XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik arbel erraldoi bat agertu zitzaien, elektronikoa. Bertako datuen arabera, KIROLEN saila laugarren pisuan zegoen. Eskailera automatikora igo ziren.

- Ohetik eskolara egon behar luke honelako bide automatiko batek esan zuen Mari Bexamelek andereñoaren esplikazioak ohetik entzuteko!

Laugarren solairuan munduko kirol guziak praktikatzeko adina jantzi eta tresna zegoen, baita ilargira joateko adina oxigeno pote eta inpermeable ere.

Kanpindendak, jendea estu-estu bizi den hainbat txabola baino ederragoak eta lasaiagoak ziren.

Ondoan elurretarako tresnak.

Harantzago pertika luzeak, gero pilotak, golferako, pinponerako, teniserako, rugbiko baloi okerrak, txandalak, giharrak leuntzeko potinjeak.